Hilabete honetan zehar, antzerkiak lantzen aritu gara lehenengo zikloan. Maila bakoitzean ipuin ezberdin bat aukeratu dugu eta berarekin lanean aritu gara: 1. mailan “Hiru hartzak eta Begi Urdin” istorioa landu dugu eta 2. mailan “Hiru itsuak”. Denon artean istorioa irakurri eta ulertu ondoren, bakoitzak istorioaren liburuxka bana egin dugu. Liburuxka bukatu eta gero, istorio bakoitzaren antzerkia prestatzen egon gara: pertsonaiak banatu ditugu; esaldiak buruz ikasten egon gara; antzerkirako materiala prestatzen aritu gara… dena prest egon denean gonbidapenak banatu ditugu (haur hezkuntza eta zikloko lagunen artean) eta gure antzerkiak antzeztu ditugu. Oso ongi eta polita geratu da egindako lana!!!

Aviso Legal - Política de privacidad